Rocío Cuevas

Rocío Cuevas

Xarxa Bancs del Temps Associació Salut i Família

Biografia

Geografian lizentziatua da, eta hainbat proiektu komunitariotan lan egin du Txilen; proiektu horietan, lurralde-planifikaziorako partaidetza komunitarioko metodologiak aplikatu ditu. 2002tik, ingurumeneko eta birziklapen organikoko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuetan egin du lan ingurumeneko sentsibilizazio-kooperatibetan, Kataluniako zenbait udalekin elkarlanean.

Raval auzoko (Bartzelona) zenbait proiektu sozial eta komunitariotan sartuta dago, Tot Raval fundazioaren bidez; haien artean, nabarmentzekoa da Ravaleko denboraren bankuarena, «Ciutat de Barcelona» saria irabazi zuena (2006).

Nou Barris (Bartzelona) barrutiko denboraren bankua dinamizatzeaz arduratzen da; hau da, Portako denboraren bankua.

Associació Salut i Família elkarteko kide da, eta Espainiako denboraren bankuen aitzindari gisa erakunde horrek dituen denboraren bankuen sarea koordinatzen du.

Rocío Cuevas hizlariaren saioak

Denbora bankuak: lankidetza eta elkarrekikotasuna

by Rocío Cuevas

12:50 PM
back to top