Euskadi Lagunkoia

JARDUNALDIA

«Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan»

2017ko azaroak 15. Bilbo, Spain

ERRESERBATU SARRERA

Ez utzi azken ordurako. Toki kopurua
mugatua da.

“Adinekoekin lagunkoiak diren hirietan, politikek, zerbitzuek, inguruneek eta egiturek pertsonen zahartze aktiboa sustatzen eta ahalbidetzen dute.”

(OMES, 2002)

AURKEZPENA

Inguruneak adinekoekin lagunkoiak izateko mugimendua Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jarri zuen martxan 2005ean, Rio de Janeiroko Gerontologiako Munduko XVIII. Biltzarrean, Age-Friendly Cities izenaren pean. Ekimenaren ideologoa Alexandre Kalache doktorea izan zen, garai hartan OMEren Ageing and Life Course programaren zuzendari zena, eta, programa martxan jartzeko, munduko biztanle modernoen bi joera bereizgarritan oinarritu zen: zahartze demografikoa eta urbanizazio-prozesua. Gero eta gizarte zahartuagoetan bizi gara, eta gero eta ingurune urbanizatuagoetan, hiri handietan. Ekimen hau bi joera horiei erantzuna emateko ahaleginetik sortu da, adin handieneko biztanleek duten ahalmenari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko asmoz. Herritarren partaidetza-prozesu handi bat sustatu nahi da, eta prozesu horretan adinekoak izatea protagonista, ongizate-sortzaile gisa.

«Adinekoak ongizate-prozesu baten protagonista dira, gure eguneroko bizitzaren onerako izango den prozesuarena, eremu publikoen berreskuratze arrazionalagoan, herritarren arteko harremanetan eta zaintzen transferentzietan oinarrituta. Bizitza errazten duten xehetasun eta gauza txiki horiei esker, bizitza hiri eta herrietan atseginagoa izango da gizarte osoarentzat».

OMEren programa nazioarteko ahalegina da modu aktiboan eta osasuntsu zahartzen laguntzen duten ingurumen- eta gizarte-faktoreei heltzeko. Adinekoei egokitutako hiriak eta komunitateak eraikitzea da tokiko planteamendu politiko eraginkorrenetako bat biztanleen zahartzeari erantzuteko. Ingurune fisikoak eta sozialak erabakigarriak dira zahartzean pertsonak osasuntsu egon daitezen eta independenteak eta autonomoak izaten jarrai dezaten (OME, 2014).

Gaur egun, 37 herrialdetako 400 hiri eta komunitate baino gehiago ari dira lagunkoitasunaren alde lanean. Euskadin, 50 udalerri, herri eta hiri daude «Euskadi Lagunkoia» sareari atxikita.

Euskadi Lagunkoia proiektua Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak darama, Matia Instituto erakundearekin batera, eta herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren partaidetza sustatzen du Euskal Herrian lagunkoitasunaren mugimendua garatzeko, adinekoei bizimodua erraztuko dieten inguruneak sor daitezen.

Helburuak
  • Udalerri, herri eta hiriek zer erronka eta behar dituzten hausnartzea, zahartze-prozesura egoki daitezen.
  • Beste herrialde eta hiri batzuek lagunkoitasunaren esparruan martxan jarri dituzten esperientzia berritzaile eta kreatiboak trukatzea.
  • Beste batzuek jardunbide egokiak nola gauzatu dituzten eta jardunbide horiek euskal testuinguruan aplikatzeko zer aukera dauden ikastea.
  • Euskadi Lagunkoiako Jardunbide Egokien Bankua ezagutaraztea, bertan bilduko baitira proiektu hau garatzen den bitartean Euskal Herrian sortu diren ekintza guztiak.
Hartzaileak
  • Hainbat herri eta hiritako lagunkoitasun-proiektuetan parte hartzen duten pertsonak.
  • Bizi-kalitatea eta ondasun komuna hobetzen diharduten elkarteak eta GKEak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Maila guztietako politika publikoen planifikatzaileak eta arduradunak.
  • Herritarrak oro har.

EGITARAUA

Harrera eta informazioa jasotzea

09:30 AM

Hasiera

10:00 AM

Inaugurazio konferentzia: Hiri-garapena, lagunkoitasuna eta zahartzaroa: erronkak eta aukerak

by Tine Buffel

10:30 AM

Erresuma Batua: “Dementia Friendly” esperientzia

by Sarah More

11:00 PM

Belgika: Nazioko lehen zaintza Bankua

by Sarah Dury

11:20 PM

Polonia: Berrikuntza publikoan biztanlegoaren partehartzetik

by Aleksandra Markowska eta Katarzyna Ziemann

11:40 PM

Atsedenaldia

12:00 PM

Bherria: Herritartasun berrirako agora

by Asier Gallastegi

12:30 PM

Denbora bankuak: lankidetza eta elkarrekikotasuna

by Rocío Cuevas

12:50 PM

Eskailera: eguneroko arazoak komunitatearen eskutik konpontzen

by Rosa Jiménez

13:10 PM

Euskadi Lagunkoia, Jardunbide Egokien Atalaren aurkezpena eta itxiera

by Elena del Barrio eta Lide Amilibia

13:30 PM

#EusLagunkoiaBBPP17

ANTOLATZAILEAK

NOLA IRITSI

Bete beheko inprimakia jardunaldia egingo den tokira nola iritsi jakiteko.

Ezkerreko inprimakian, idatzi jatorri- helbidea eta garraio modua jarraibideak ikusteko.

location-icon

HELBIDEA

Guggenheim Museoan

Abandoibarra etorb. 2
48009 Bilbo, Bizkaia
Ordutegia: 09:30-14:00

BIDAL IEZAGUZU MEZU BAT

Jardunaldia antolatzearekin zerikusia duen zalantzaren bat baduzu, jarri
zuzenean gurekin harremanetan.

EZ UTZI AUKERA HONI IHES EGITEN

EMAN IZENA JARDUNALDIAN

back to top